Kuadrillen jarduerek girotu dute larunbat arratsaldea

Erredakzioa 2024ko abu. 18a, 20:30

Moto GP lasterketa, cluedo-poteoa eta jai tematikoa antolatu zituzten, ehunka lagunen parte hartzearekin.  

Hainbat ekimen antolatu zituzten Laudioko jai-kuadrillek atzo sanrokeen hirugarren eguneko arratsaldea girotzeko. Moto GP lasterketa abiatu zuten bazkalostean, eta kalejiran atera ziren gero, cluedo-poteoari hasiera emanez. Parte hartzaileak auzoka banatu ziren, eta proba bana egin behar izan zuten geldialdi bakoitzean. 

Ondoren, institutura jo zuten kuadrillek, Joko Olinpikoetan girotutako jai-tematikoan parte hartzeko. Beste norgehiagoka bat antolatu zuten bertan, hainbat kiroletan oinarritutako probekin. 

Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Bihurriak kuadrilla

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide