Argazkiak: Maider Ramirez Martin
Behin betiko amaiera eman zioten atzo Pirulo Txouko kideek 35 urteko ibilbideari, Laudioko herriko plaza jendez lepo zegoela. Kanta berririk taularatu ez zuten arren, gonbidatu bereziak eta 'go-go' taldea ere aritu ziren eurekin dantzan. Horrez gain, ohiko azalpen umoretsuak ere tartekatu zituzten kanta eta kanta artean, bakarrizketa gisa, eta gazteenei zuzenduta batez ere.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.