Ekuadorrera iritsi da Laudioko jaien bigarren txanpa, Baserritar egunarekin

Erredakzioa 2024ko abu. 23a, 21:16

Kuadrillen paella txapelketa eta tokiko ekoizle eta artisauen azoka izan dira eguneko ekintza nagusiak, baina ez bakarrak. 

Orokorrean, ohiko eskema jarraitzen ari dira Laudioko sanrokeak, baina egon dira berrikuntza batzuk; gaur, adibidez: urteroko plana izaten da txahal errea jatea plazako arkupeetan. Aurten, aldiz, 'tetris' moduko bat egin da, otorduen piezak birkokatuz: Rakataplaren gastronomia txapelketa hilaren 17an egin zenez, gaur egin da egun horretan egin ohi zen paella txapelketa. Gauzak hala, kuadrillek ajeari aurre egin eta institutuko jolasgune estalia hartu dute 11:00etatik aurrera, eta su artean igaro dute goiza:

Bien bitartean, giro bizia egon da herrian barrena, tokiko ekoizle eta artisauen ohiko azoka egon baita Zumalakarregi etorbidean. Eguraldia lagun, ehunka herritar animatu dira postu batetik bestera aritzera, baserritarren produktuak dastatu eta erosten:

Baina bestelako jarduerak ere egon dira egunean zehar. Arratsaldean, adibidez, dozenaka lagun batu dira Palestinaren alde eginiko elkarretaratzean:

Gaur berandura arte luzatuko da festa, jarduera ugari egongo baitira gauean zehar. Igandera arte luzatuko dira sanrokeak. Hemen ikusi daiteke biharko egitaraua, eta hemen etzikoa. 

Argazkiak: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide