Giro anitzak Laudioko Odoloste egunean

Erredakzioa 2024ko abu. 26a, 05:59

Gustu guztietarako jarduerak egon ziren egunean zehar zein gauean. 

Giro aniztasuna izan zen nagusi Laudioko jaien azkenaurreko egunean. Goizean zehar Baisalaren kalejira kubatarrak, Arloteen emanaldiak edota entzierroak animatu zuten herrigunea. 

Iluntzean, aldiz, herriko hainbat zonaldetatik banatu zen giroa. Jende ugari batu zen herriko taberna, txoko zein kaleetan, elkarrekin ohiko odolosteak jateko. Afalostean, aldiz, hainbat aukera egon ziren parranda luzatzeko, Punkzaharrak elektrotxarangaren edota kuadrillen kalejirekin, besteak beste. Horrez gain, preso eta iheslarien aldeko ohiko mobilizazioa ere egin zen. 

Zirimiri etengabeak ez zuen jaia zapuztu. Ohikoan bezala, ehunka lagunek luzatu zuten parranda hurrengo eguneko egunsentira arte. 

Argazkiak: Antonio Muñoz Merino eta Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide