Pasa den ostegunean Laudioko kuadrillek ohiko eskema jarraitu zuten. Bazkalostean Laudio's Got Talent lehiaketan aritu ziren, Ainubeak kuadrillaren eskutik. Ondoren, zezen plazara jo zuten ehunka lagunek, Zoroak Inkurtul Taldearen Muturreko Herri Kirol mitikoen enegarren edizioaz gozatzeko. Bukatzeko, kalejiran atera ziren jai-talde guztiak, elektrotxarangaren erritmora.