Athletic C eta Alaves B izan dira beren mailako XIV. Euskal Herria Kopa txapelketako finalera iritsi direnak. Bizkaitarrak partida denak irabazita eta 12 punturekin heldu dira. Talde arabarra, ordea, 3 garaipen eta berdinketa bat izan ditu, 10 puntu lortuta.
Euskal Herriko txapela lehiatuko dute abuztuaren 31n, larunbatean, Ellakuriko futbol zelaian, eguerdiko hamabietan.
Virgilio Hernandezek egingo du ohorezko sakea, emakumezkoen futbolean entrenatzaile gisa egin duen lanaren aitortza gisa, eta txapela jarriko dio irabazleari.