Mila lagun baino gehiago batu ziren atzo Laudion, osasun sistema publiko eta duin baten alde

Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 14:13

Laudioko kaleak hartu zituzten atzo 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren egoera orokorra salatu du. Ildo horretan, osasun sistema publiko eta duin baten alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Gaia jorratzen jarraitzeko asanblada ireki bat egingo dute datorren irailaren 12an, 19:00etan, Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko gelan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide