Latiorroko jaiak ospatuko dira irailaren 13tik 15era bitartean, eta ekintzaz betetako hiru eguneko egitaraua prestatu du jai batzordeak. Ohiko eskema mantendu dute, baina zenbait berrikuntzekin.
Bi nobedade nagusi nabarmendu dituzte antolatzaileek. “Latiorro eskolaren eta Jesuri Guraso elkartearen inplikazioa gora doa: ardo dastatzea antolatuko dute lehenengo aldiz ostiralean”, azaldu dute. Horrez gain, “larunbateko herri bazkariaren osteko orduak indartu” egingo dituzte baita ere, batukada eta txapel jaurtiketa antolatuta.
Musika eskaintzari dagokionez, ohiko eskema mantenduko dute, tokiko sortzaileei lekua eginez. Ostiralean Zinkha talde aiaraldearra izango da oholtzara igotzen lehena, Kaos Etilikoren txanda izango da gero, eta DJ Teso laudioarra arduratuko da gaua ixteaz.
Larunbatean, aldiz, Walter Ego talde laudioarrak joko du lehenbizi, eta ondoren arituko da Periferia boskote kataluniarra. Jarraian, Gautaegun erromeria eta DJ Masa egongo dira, goizeko ordu txikiak arte. Gauargi erromeria, aldiz, igandea girotzeaz arduratuko da.
Egungo jai batzordeak 10 urte bete ditu festen antolakuntzan murgilduta. Kide berri ugari batu dira bidean, baina nabarmendu dute ongi etorria izango dela “belaunaldi berrien, ostalarien eta auzoko talde guztien parte hartzea”. Bi modu daude batzordera batzeko: mezua bidaltzea lateorroko.jaiak@gmail.com helbide elektronikora, “edo irailean auzora hurbiltzea”.
EGITARAU OSOA
Irailak 13, ostirala
18:00 // Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea txosnagunean hasi eta amaituko da. Latiorro HLHI eta “Jesuri” guraso elkartearen laguntzarekin
19:00 // Txupinazoa eta buruhandiak, Galtzagorri eta Sorginlarrenen eskutik (Txosnagunean)
19:00 // Ardo-dastatzea. Latiorro HLHIk antolatuta eta “Jesuri” guraso elkartearen laguntzarekin (Kamaraka kalean)
20:00 // Familientzako ikuskizuna. Traka matrakaren eskutik (Untzueta plaza)
20:00 // Untzueta dantza taldearen erakustaldia (Txosnagunean)
21:00 // Kontzertuak: Zinkha, Kaos etiliko eta DJ Teso
Irailak 14, larunbata
08:00 // XIV. mendi martxa (Ohiko ibilbidea: Elorritxugane, Jesuri, Santa Marinan hornidura). Aurrez online: www.kirolprobak.com (ez federatuek 3€, egunean bertan 5€). Irteera Pagolar kalean (txosnagunea)
11:00 // Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak, Kirikiño aisialdi taldearen laguntzarekin (Kamaraka kalean)
12:00 // Igel-txapelketa (Arantzar kalea)
12:00 // Musika bandaren kalejira (San Roke musika elkartea)
12:00 // Poteoa arloteen eskutik
14:00 // Herri bazkaria. Tiketak salgai Lateorro eta Jose tabernetan
16:30 // Bingoa (Txosnagunean)
16:30 // Mus txapelketa (Arantzar kalean)
18:30 // Battuere Batukada
19:00 // Txapel eta alpargata jaurtiketa (Gorbea kalean)
20:00 // Kontzertuak: Walter Ego, Periferia (Catalunya), Gautegun erromeria, DJ Masa
Irailak 15, igandea
08:00 // Latiorroko XXXIII. marmitako txapelketa (Pagolar eta Gorbea kaleetan)
13:00 // Kazolak epaimahaiaren aurrean aurkeztea
13:00 // Itxarkundia dantza taldea (Untzueta plaza)
14:00 // Zozketa eta sari banaketa
15:00 // Marmitako bazkaria
16:30 // Bingoa
18:00 // Gauargi erromeria
19:00 // Txokolatada
20:00 // Jai amaiera