Aurrera doaz Laudioko suhitzaileen parkea guztiz eraberritzeko obrak. Iragan asteburuan eraitsi zuten maniobra-dorrea, hori baitzen zutik geratzen zen egitura bakarra.
Obrak azaroan abiatu zituzten eta aurreikuspenen arabera bi urte iraungo dute. Bitartean, Arza poligonoan kokatuta dago foru suhiltzaileen Laudioko egoitza. Barrakoi batzuk instalatu zituzten eta ibilgailuak gordetzeko karpa bat ere bai. Ertzaintza, aldiz, suhiltzaile parke ohiaren aldameneko parkean ditu behin-behinean lan jardunari eutsi ahal izateko barrakoiak.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres