Kantabriako DYAk jakinarazi zuen igandean Laudioko herritar bat zauritu zuela zezen batek Ampueroko jaietan. Entzierroaren barruan gertatu zen ezbeharra. Hedabideek zabaldu dutenez, entzierroaren ibilbidean zezen taldetik atera zen animalia eta laudioarraren kontra jo zuen.
Azaldu dutenez, zezenak 50 metrotan bultzatu eta zauritu zuen aiaraldearra. Adarrekin bi zauri eragin zizkion; bata hankan eta bestea besapean. Horrez gain, kolpeak jaso zituen aurpegian, ahoan eta sudurrean.
Larrialdi zerbitzuek berehala artatu zuten laudioarra eta Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera garraiatu zuten, non ebakuntzak egin behar izan dizkioten 30 urteko gazteari.