Amurrion eta Laudion pagotxen merkatuak egingo dituzte hurrengo egunetan: irailaren 12an, 13an eta 14an, hain zuzen.
Ostegunetik larunbatera bitartean, ekimenetan parte hartuko duten Laudioko 26 saltokik eta Amurrioko 18 dendek udaberri-uda denboraldiko askotariko produktuak jarriko dituzte salgai, prezio merkean: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, tapizgintza, argazkigintza, perfumeria... denak beherapenekin. Euria eginez gero, produktuak saltokien barruan egongo dira eskuragarri.
Amurrioko merkatariek %20ko, %30eko eta %50eko beherapenak egongo direla iragarri dute.
Gainera, Laudioko merkatuan erositako produktuen tiketak Laudio Berrikusi aplikazioan erregistratu ahalko dira, 1.000 euroko bono baten zozketan parte hartzeko.
Dozenaka establezimendu
Amurrioko negozioen zerrenda honako hauek osatzen dute:
- Telmer
- New Jolan
- Modapiel
- Libreria Sanz
- Katibel
- Karisma
- Kapritx
- Lambarri Bitxi-denda
- Madis Bitxi-denda
- Hit Denda
- Gancedo
- Elektro Hob
- Eguiluz Color y Moda
- Calzados Urrutia
- Basualdo Kirolak
- Azules Viste Tu Vida
- Aranoa
- Abascal
Laudion, aldiz, honako hauek izango dira:
- 1971
- Bazar San José
- Karam zapata-denda
- Roiz zapata-denda
- CAN CAN
- Charol
- Distira Fotografos
- Irrintzi euskal jantzi denda
- Kotoi lentzeria eta haurren arropa
- Kukuma
- Los chicos
- Migola
- Modas Charito
- Mokka
- Mokka chico
- Monai
- Nina Life Styling
- Olympus kirol denda
- Irusta
- Sever zapata-denda
- Stiletto
- Juan tapiztegia
- Trece13
- Tximeleta Boutique
- Unai jantzi denda
- Levi's
- Nobuck zapata-denda