ARGAZKIAK

Marmitako eta dantza artean eman diote segida festari Latiorroko bizilagunek

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ira. 15a, 15:39

Marmitako Txapelketaren XXXIII. edizioa izan da Latiorroko jaietako azken eguneko ekintza nagusia. Eguzkia lagun, dozenaka auzokide elkartu dira azken festa orduak zukutzeko asmoz.

Azken eguna dute gaurkoa Latiorroko jaiek, eta Marmitako Txapelketaren XXXIII. edizioa izan da goizeko ekintza nagusia. 42 lapikok parte hartu dute norgehiagokan guztira, eta goizean goizetik dozenaka auzokideren elkargune izan dira Pagolar eta Gorbea kaleetako lapiko eta suak.

Gastronomia ez da izan, ordea, goizeko osagai bakarra. Itxarkundia Dantza Taldeko haurrek emanaldia eskaini dute eta Jai Batzordearen zozketak ere ikusmira handia piztu du.

Arratsaldean Gauargi erromeriak girotuko du txosnagunea, 2024ko jaiak behin betiko agurtu aurretik.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide