Ikasturtea hasi berri bada ere, oraindik eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk izango diren erabaki behar dute umeek zein helduek eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriak horretan lagunduko du bihar. Izan ere, 17:00etatik 19:00ak arte sei Atelier aurkeztuko dituzte; dantza sortzailea, ipuinen laborategia, antzerki sormen laborategia, eskulan laborategia familian, bideopodcast eta irratigintza eta natur atelierra.
Edonola ere, horiek familia osoari, umeei edota nerabeei bideratutakoak baino ez dira izango. Halaber, helduentzako ikastaroak ere egingo dituzte Faktorian. Hain zuzen, margo eskola, euskara eskola arinak, antzerki eskola eta yoga eskola.
Eskaintza guztia urrian abiatuko da eta Faktoriako webgunea eskuratu daiteke informazio guztia, bai prezioak -euskarazko eskola arinak doakoak izango dira-, ordutegiak edota nork bideratuko dituen saioak -maiz eskualdeko adituak: Aritz Lili, Gurene Grande, Josu Artetxe Esperanza...-.