Naizen adingabe transexualen elkarteak egitasmo bateratua egingo du urriaren 3an Laudion, Iruñean, Bilbon eta Donostian. Ekimenaren xedea izango da Transitos liburuaren istorioak irakurtzea. Testu horietan haur eta gazteen transexualitatearen inguruko gurasoen kontakizunak jaso dituzte.
Hori egiteko ezagunak diren hainbat lagunek parte hartuko dute irakurketan. Ezagunena Patricia Lopez Arnaiz antzezlea da. Gasteiztarra 20.000 especies de abejas filmaren protagonista da eta La línea invisible edota Ane lanetan ere agertu da.
Aktorearekin batera politikako edota kulturako zenbait izen ezagunek ere parte hartuko dute irakurketan:
- Marta Martín antzezlea
- Kepa Sojo zinemagilea
- Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko diputatua
- Teresa Ibáñez antzezlea
- Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua
- Irati Anda kirolaria eta bertsolaria
- Iñaki Kerejazu, Celedón
- Txerra Bolinaga RIP taldeko bateriajolea
- Elena Zudaire kazetaria
- Ainhize Gastaka Laudioko alkatea
- Leire Garai pilotaria
- Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaria
- Sabino Cuadra politikaria eta ekintzailea
- Joana del Hoyo Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria
- Iker Ortiz de Zarate antzezlea
- Nagore Gomara Laudioko zinegotzia
Bi orduko jarduera izango da18:00etatik aurrera Laudioko Kasinoan. Ekintzaren helburua argia da elkartearentzat: "Haurtzaroan eta nerabezaroan pertsona transexualek eta euren familiek dituzten bizipenak ulertaraztea eta enpatia sortzea, gizartean inklusioa eta errespetua sustatuta."