Gaur 10:00ak aldera trafikoa istripua jazo da A-625 errepidean, Gasteizeko norabidean. Maderas de Llodio enpresako parean izan da, gutxi gorabehera, eta auto batek beste batekin egin du talka. Zorionez, ez da zauriturik egon.

40 minutuz Ertzaintzak trafikoa bideratu du, errail batean mugimendua etenda txandaka eta 10:45ak aldera ibilgailuak bidetik kendu dituzte. Hori bai, errepidearen alde batean geratu dira autoak, hortaz, handik igarotzean gomendagarria da abiadura murriztea.