Dagoeneko udazkenean murgilduta gauden arren, udako xarma mantendu du Laudioko Euskal jaiak. Ostiral arratsaldean haurrentzako jarduerek hartu zuten protagonismoa. Larunbatean, aldiz, gazte giroa nagusitu zen, adin aniztasun nabarmena egon zen arren. Ehunka lagun animatu ziren goizetik gauera arte luzatu zen giroaz gozatzera, euskal jantziak soinean.
Herri kirolak, dantza erakustaldia, bertso-bazkaria, mus txapelketa, kantukada eta irrintzi txapelketa egon ziren. Gauean, aldiz, musika izan zen osagai nagusia. Nøgen taldea, Zirkinik Bez erromeria eta Aztarnak DJak arduratu ziren parranda goizeko ordu txikiak arte luzatzeaz.
Argazkiak: Aimar Gutierrez, Josu Zabala, Ane Arauzo, Suziri Jai Batzordea eta Txabi Alvarado