Urriaren 7an Laudion egingo den Palestinaren aldeko elkarretaratzera batzeko deia egin du Aiaraldeko Gure Eskuk

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko urr. 1a, 09:14

Laudioko pentsiodunek Palestinaren alde egindako elkarretaratze baten irudia. / Aiaraldea.eus

Era berean, Palestinaren aldeko ekitaldi guztietan egongo dela iragarri, eta urriaren 5ean Iruñean eta Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte harzeko deia zabaldu du.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo da Laudion urriaren 7an, eta Aiaraldeko Gure Eskuk jende guztiari dei egin dio bertara bil dadin.

Hala azaldu dute ohar baten bidez: "Izuturik, sekula uste izango ez genuen bezala, munduan gure garaiotan beste genozidio bat ikusten dugu, Palestinako gizaki guztien aurka, heriosuhar, Israelek, Israelgo gobernu kriminalak egiten duena. Eta sekula ikusi nahi ez genukeena ikusiko dugula beldurrak jota gagoz, Gazako herri xumearen aurkako sarraskia Libanora zabalduko baitu. XXI. mendeon, ondorio gaiztoz, III. Mundu-guduaren atarian jarri gaitu nazien guztizko gaiztakeria eredu hartu duen Israelek".

"Europarrok, zibilizatuak omen garen herrialdeetako jendeok eta gure ordezkariek eta agintariek, batez ere, badugu errua, badugu erantzun beharra eta badugu triskantza hori geldiaraz dezaten egiteko beharkizuna, guztiz ere. Milaka lagunentzat berandu bada ere, beste milaka hil baino lehenago, gure gizatasunak XXI. mendeko nazismoari aurre egin behar dio, nork bere kontzientziatik hasita", adierazi du erabakitzeko eskubidearen aldeko eragileak.

Horregatik guztiagatik, Aiaraldeko Gure Eskuk, "munduko herri guztien askatasuna eta bakean bizitzeko eskubidea aldezten duen heinean, Palestinaren aldeko ekitaldi guztietan izango da, eta herriko jende guztiari dei egiten dio, bai Iruñean eta Bilbon hurrengo urriaren 5ean, bai Laudion 7an egingo diren elkarretaratze handietara bil dadin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide