Liztor asiarraren kabi bat tirokatu dute Lamuza parkean

Erredakzioa 2024ko urr. 1a, 21:39

Lurrean gaseatu dute kabia. / Ainhoa Basarrate

Gaur arratsaldean kendu dute kabia, hainbat jenderen begiradapean.

Liztor asiarraren kabi bat topatu dute gaur arratsaldean Lamuza parkean, eta adituak bertaratu dira suntsitzera. Horretarako, kabia tirokatu dute lehenbizi, eta lurrean gaseatu gero.

Tiroek hainbat pertsonen arreta erakarri dute, eta zenbait herritar bildu dira parkearen inguruetan prozesu osoa ikusteko. Hala ere, kabia tirokatzea ezohikoa dirudien arren, nahiko prozedura zabaldua da, liztor asiarraren zabalpena ekiditeko Eusko Jaurlaritzaren protokoloaren barruan baitago metodo hori.

Espezie inbaditzailea da liztor asiarra, eta horregatik suntsitzen dira bere kabiak. Izan ere, intsektu espezie horrek erleak jateko ahalmena dauka, eta kalte larriak sor ditzazke Euskal Herriko ekosistemetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide