Naizen elkarteak adingabeen transexualen eskubideak eta errealitatea ikusarazteko ekimena prestatu du gaur Laudion, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Ekintzaren muina izan da Tránsitos liburuaren pasarteak irakurtzea, zeinean gurasoek eurek deskribatzen dituzten euren seme-alaben prozesuak.
Patricia Lopez Arnaiz antzezleak kale egin badu ere, tokiko eta inguruko politikako, kiroleko eta kulturako hainbat lagun ezagunek parte hartu dute irakurtaldian: Kepa Sojo zinemagileak, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko diputatuak, Ainize Gastaka Laudioko alkateak, Txerra Bolinaga RIP taldeko bateriajoleak, Irati Anda eskalatzaile eta bertsolariak edota Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendariak.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres