Javi Gil zuzendariak eta bere taldeak (Ruben Ladrón de Gebarak, Borja Pelaezek, Estibaliz Flechak eta Esti Molerok) Bilboko Hilerriko Film Laburren I. edizioko bigarren saria eskuratu zuten ostiralean.
Guztira hamabost taldek parte hartu zuten lehiaketan eta sei egun izan zituzten pelikulak ekoizteko. Irailaren 20tik 23ra bitartean grabaketak egin zituzten eta 23tik 26ra, aldiz, muntaketa. 27an izan zen sari banaketa eta laudioarrek 500 euro irabazi zituzten, bigarren postuan amaituta.
Lehiaketaren helburua bazen heriotzaren inguruan dagoen tabuaren aurka egitea eta, aldi berean, Derioko hilerriko ondarea ikusaraztea, gizarteak bere egin dezan beste edozein leku bezala. Horretarako, Laudioko taldeak umore beltzaren bidea hartu eta Zigor Heriotzaren (hau da, heriotzaren) istorioa kontatu zuten, Bilboko hamaika erreferentzia baliatuta.
Hiru minutuko sarean dago ikusgai: