Laudioko Herriko plazak irabazi-asmorik gabeko hamahiru elkarte hartuko ditu igandean, 11:00etatik 14:00ak arte. Topaketaren helburua da herritarrek ezagutzea talde hauek dituzten proiektuak eta, nahi izanez gero, urratsa egitea eurekin boluntario lanetan aritzeko.
Horretarako, informazio postuak jarriko dituzte, non galderak erantzungo dituzten eta boluntario izateko izena emateko aukera zabalduko duten. Horrez gain, tailerrak, hitzaldiak, trebakuntza saioak eta jolasak ere egingo dituzte, bingoa barne.
Ekitaldia Batekin Arabako Boluntariotza Agentziak antolatu du, Aiaraldean elkartasuna sustatzen jarraitzeko eta interesa duten pertsonei komunitatean eragin zuzena duten proiektuetan parte hartzeko aukera emateko.
Aiaraldeko III. Boluntariotza Azokari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo www.batekin.org helbidera edo jarri harremanetan Laura Gonzalezekin 688763095 telefonora deituz edo aupa@batekin.org helbidera idatziz.