Cloneeko CP Setanta eskola ezagutu ondoren, Laudio Institutuko ikasleak autobusa hartu eta kostaldeko Malahide herritik igaro ziren Howthera heltzeko.
Howth parean uharte txiki bat dago, Ireland 's Eye (Irlandaren begia) izenez ezagutzen dena eta hegazti asko biltzen dituena. Animalien artean ordubeteko ibilaldia egin zuten itsasoari begira, itsas txakurrak, ahateak eta milaka antxeta inguruan zituztelarik.
Hondartzan talde argazkia egin zuten.
Argazkiak: Laudio Institutua