Ostegunean txangoa egin ondoren, ostiralean Cloneeko CP Setanta ikastetxean igaro zuten goiza. Gaelikoan oinarrizko jakintzak jaso zituzten; zenbakiak, koloreak. Adibidez “bat” zenbakia “a hain” edo “lau” “a ceathair “ dira. Eguneroko bizitzarako baliogarriak diren hitzak ere ikasi zituzten, “kaixo” “dia duit “ dela edo “egun on” “ Máidin mhaith”, esaterako.
Horrez gain, Saint Patrick nor zen irakatsi zieten, baita bertako kirolarien eta kirolen nondik norakoak. Gero zelaira atera eta bertako kirolen arauak azaldu zizkietan praktikan jartzeko. Lehenik eta behin, gaelic futbolean jolastu eta, ondoren, hurling deituriko kirolean -munduan belarretan jokatzen den kirolik arinena- aritu ziren.
Ondoren, ikastetxera sartu eta bertako hiru dantza ikasi zituzten. Batean binaka, bestean banaka saltoka eta txaloka gorputza astindu zuten.
Argazkiak: Laudio Institutua