Inguruko bazter esanguratsuak erakusteaz gain, ekintza dibertigarriak ere antolatu dituzte familiek Laudioko ikasleentzat.
Ikasle bakoitza bere familiarekin egon bada ere, antzeko lekuak bisitatzera eraman dituzte gehienak. Emerald Park, Dublin hiria, Dun Laoghaire, Phoenix Park, Meath Castle.. izan dira bisitatutako tokiak. Batzuetan taldeka, irlandar eta valentziarrekin batera, eta beste batzuetan bakoitza bere familiarekin. Oro har, asteburu entretenigarri eta aberasgarria izan da guztientzat.
Irudiak: Laudio Institutua