Elkarteen parte hartzea ikusarazi eta sustatu du Boluntarioen III. Azokak

Erredakzioa 2024ko urr. 7a, 16:49

Batekin Agentziak antolatuta, Araban gizarte justuagoa lortzeko lanean ari diren hainbat elkartek hartu zuten atzo Laudioko Herriko plaza boluntariotza sustatzeko.

Batekin Agentziak eskerrak eman dizkio Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari, baita Afaraba, Apdema, Asasam, Bihotzez, Caritas, Gurutze Gorria, Eginaren eginez, Montes solidarios, Nagusilan, Tel Euskadi, Zehar errefuxiatuekin eta Rakatapla elkarteei.

Gorka Urtaran Ongizate Gizarteko diputatuak eta Laudioko zein eskualdeko ordezkari politikoek hartu zuten parte ekitaldian.

Argazkiak: Batekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide