'Arrañoko basa orkideak' programa hilabete honetan itzuliko da argazki erakusketa batekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 7a, 20:00

Erakusketa hilaren 15ean bertan inauguratuko da Spiranthes spiralis udazkeneko orkidea ikusteko bisita gidatu batekin.

"Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor" erakusketa, Laudiokoloreak erakundeak Udalarekin lankidetzan diseinatutako "Arrañoko basa orkideak" programaren barruan kokatzen dena, Kultura Etxeko erakusketa-aretoan egongo da ikusgai urriaren 15etik 31ra bitartean.

Erakusketa hilaren 15ean bertan inauguratuko da Spiranthes spiralis udazkeneko orkidea ikusteko bisita gidatu batekin. Irteera 18:00etan izango da. Edonola ere, nahi duten pertsonek kultur ekipamenduaren ohiko ordutegian bisitatu ahal izango dute erakusketa, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide