Urtebete igaro da Israelek Gazaren aurkako sarraskia abiatu zuenetik. Hori dela eta, protesta ekimena antolatu du Laudio-Palestina herri ekimenak gaur arratsaldean, palestinarrak genozidio bat pairatzen ari direla nabarmendu eta Israelen aurka boikota egiteko deia zabaltzeko.
Herriko plazan bildu dira ehundik gora lagun arratsaldeko seietatik aurrera. Mikro irekia jarri dute bertan, eta herritar ugari animatu dira hitza hartu edo Palestinaren aldeko sorkuntzaren bat plazaratzera. Ondoren, giza-katea egin dute herriko kale nagusietan barrena. Lamuza plazan amaitu dute mobilizazioa, Israelekoak diren edo estatu sionistarekin kolaboratzen duten produktuak erosteari uzteko deia zabalduz.
📸 Israeli boikota egiteko deia luzatu dute Laudion, Gazaren aurkako azken sarraskiaren hasieraren urteurrenean
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) October 7, 2024
📲 Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/W1AwqUzIEi pic.twitter.com/nLhOf0Sg6z