Erasmus+ programan parte hartzen ari diren gazteek bizipen bitxia izan zuten atzo. Lehenik eta behin, Causey Farm bisitatu zuten, Irlandako baserrien bizimodua ezagutzeko. Hango abereak ikusi ondoren, soda ogia egin zuten eta, amaitzeko, dantzaldia izan zuten. "Irlandar dantzak dantzatu ditugu. Are gehiago, gure ikasleak animatu egin dira eta euskal polka dantzatu dute irlandar abestiaren doinuaz. Oso polita izan da valentziar eta irlandar ikasle askok polka dantzatzeari ekin diotelako", azaldu dute irakasleek.
Bazkalostean 'bog jumping' edo lokatzan salto egitera joan dira. Jarduera horretan lokatza aurrean izanda, salto egin behar da hankak gorantza eramanez, ipurdikoz jausteko. Guztiek hartu dute parte eta esperientzia oso berezia izan da, irakasleen hitzetan: "Orokorrean ondo pasa eta barre egin dute".
Horrez gain, laster iritsiko denez irlandar jatorria duen Halloween ospakizuna, 'Pharmafobia' edo labirinto beldurgarri eta iluna zeharkatu dute.
Argazkiak: Laudio Institutua