Laudio Institutuko ikasleak etxean daude jadanik, atzo itzuli baitziren Erasmus+ programaren bidez eginiko bidaiatik. Edonola ere, Irlandan igarotako azken egun osoa asteartea izan zen. Hori dela eta, hango kideekin eta Valentziakoekin ere Dublinera jo zuten, Trinity Collegeko Old Library ikusteko. Han IX. mendeko Book of kells pieza dago.
Hori gutxi balitz, tokiak Harry Potteren filmetan agertzen den liburutegiaren antza dauka eta Book of kells experience izan zuten. Horren ondoren, Dublin ezagutzera atera ziren eta bi orduko tartea izan zuten hiriburuan barrena ibiltzeko, erosketa batzuk egiteko eta hango gastronomia dastatzeko.
Dublin atzean utzita, eskolara joan ziren eta maletak prestatu zituzten euren harrera familiekin, atzo baitzuten hegaldia Euskal Herrira itzultzeko.
Argazkiak: Laudio Institutua