Kukutze elkarteak antolatuta, Sagar Egunaren edizio berri bat ospatu dute gaur Laudioko Aldai plazan, sagarrak herriko eta eskualdeko historian izan duen berebiziko garrantzia azpimarratzea helburu.
Goizean goizetik sagarra protagonista izan duten hainbat ekintza prestatu dituzte: sagar-tarta txapelketa, sagar-jotze erronka... Unean bertan ekoiztutako sagar zukua dastatzeko aukera izan dute plazara bertaratu diren dozenaka herritarrek.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte