Merkataritza festa antolatu du APILLek, Laudioko merkatari eta ostalarien elkarteak, ostiral honetarako. Laudioko kaleetan egingo dute eta jarduera eta promozioez gozatu ahal izango da. Ekintza nagusia udazken-neguko moda denboraldiko desfilea izango da.
Goizean 1.000 euroko erosketa-karrusela egingo dute, merkataritza festako zozketako irabazlearekin batera, Laudioko kaleak alaituz. Aurtengo irabazlea Sonia Fernandez Maza izan da. Zozketa honetan, Laudio Berrikusi app-an erosketak egin dituzten erabiltzaileek hartu dute parte, 7.500 guztira.
Arratsaldean, 18:30etik aurrera, moda desfileak izango dira, parte hartzen duten saltokien ondoan. 20:00etan Gorobel kirol taldeak antolatutako kickboxing erakustaldia helduko da Alberto Acero plazan. Saltokiek 21:00ak arte luzatuko dute ordutegia.
Hemen ikus daitezke desfileen ordutegi guztiak:
18:30 // MONAI (Ezka, 4)
18:45 // NINA LIFE STYLING (Zumalakarregi, 49)
19:00 // KUKUMA (Zumalakarregi, 45)
19:15 // TXIMELETA BOUTIQUE (Zumalakarregi, 50)
19:30 // MOKKA CHICA Y CHICO-TAPICERÍA JUAN (Zumalakarregi, 46)
19:45 // CAN CAN (Zumalakarregi, 39)
20:00 // EZ&BAI (Baia, 6)