Carlos Bertrand 1 Formulako lasterketa zuzendariaren hitzaldia antolatu du San Roke Racing Clubak

Aitor Aspuru Saez 2024ko urr. 15a, 07:00

Carlos Bertrand FIArako lanean. / S. R. R. C.

Larunbatean izango da hitzordua Arraño Aretoan, Laudioko Kultura Etxean. FIAn hainbat ardura izan ditu kantabriarrak urte luzez, lasterketa zuzendaria izan baita, besteak beste.

San Roke Racing Clubak 1 Formulako jarraitzaileentzako hitzaldia prestatu du larunbatean. Ekitaldiaren protagonista Carlos Bertrand Merino izango da, hau da, Espainiako Estatuan egon den FIA lasterketa baten zuzendari bakarra.

Bertrand Merino Kantabrian jaio zen 1947an eta 1969an fisika teorikako lizentziaduna bilakatu zen Madrilgo Complutense unibertsitatean. Sidenorreko langilea izan bazen ere, bere zaletasun handiena 1 Formula izan da, non funtzio ugari bete dituen FIAn. Adibidez, Formula 1eko Espainiako Sari Nagusi lasterketako zuzendaria izan zen 1989 eta 2002. urteen artean. Europako Sari Nagusiko zuzendaria ere izan zen hiru urtez.

Horrez gain, komisarioen presidentea izan da FIA GTn, besteak beste. Rallyen komisario gisa ere aritu da. Antolatzaileen asmoa da 1 Formulako mundua ezagutaraztea barrutik eta, euren ustez, horretarako aparteko gonbidatua izango da Carlos Bertrand Merino.

San Roke Racing Cluba duela urtebete baino gutxiago sortu zen eta ekimen honekin motorzaleak bildu nahi dituzte larunbatean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide