Udalak eta Amukatu elkarteak hitzaldi bat eskainiko dute katu kolonien kudeaketarako pertsona bolondresak bilatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko urr. 16a, 06:30

Saioa azaroaren 6an izango da, 18:00etan, Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan.

Azaroaren 6an, 18:00etatik aurrera, Amukatu elkarteak, gaur arte herriko katu kolonien zaintza eta erregistroa kudeatu duen erakundea, hitzaldi bat eskainiko du bere lana ezagutarazteko eta pertsona bolondres berriak erakartzeko. Saioa, Laudioko Udalarekin elkarlanean antolatuta, Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan izango da.

Bileran Amukatu elkarteak Udalarekin elkarlanean burututako zeregin guztiak azalduko dira, aurrerantzean herriko katu kolonien ardura hartuko duten pertsona bolondresek egin beharreko lana alegia.

Animalia hauen ongizatea zaindu eta proiektu honen parte izan nahi duten pertsonek izena eman ahal izango dute azaroaren 1era arte gizartearloa@laudio.eus helbidera idatziz, 944034840 telefonora deituz, edo modu presentzialean HAZen edo Gizarte Kohesioaren arloan (2. solairua). Eman beharreko datuak izen-abizenak, telefonoa eta helbidea izango dira.

Etxeko animaliak identifikatzea

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Albaitarien Kontseiluak beste komunikazio-kanpaina bat abiarazi du txakurrak, katuak eta hudoak identifikatzeko betebeharrari buruz informatzeko, etxeko animalien segurtasunerako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide