Emantzipaziorako bidean lehen urratsak eman nahi dituzten gazteek urriaren 23an hitzordu bat izango dute 18:00etan Kasinoan Gazteen Emantzipaziorako zerbitzuaren eskutik (GAZ), Eusko Jaurlaritzak bultzatua. Saioa, “Etxebizitza eta gazteak: aukerak eta baliabideak ezagutu” izendapean, 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, eta emantzipazioari eta etxebizitza aukeratzeari buruzko tresnak eta informazioa eskaintzeko balio izango du.
“Gazteen erronken artean etxebizitzaren aukeraketa dago, helduarorako hasierako urratsa baita”, adierazi du Aitor Fernandez de Pinedo Gazteriako zinegotziak.
Ordu batez, eskura dauden etxebizitza-aukerei buruzko informazio argia eta zehatza emango da, bai eta etxebizitza alokatzeko eta erosteko dauden laguntzei buruz ere.
Horrez gain, bertaratutakoen zalantzak argituko dira. Gauzak horrela, jardunaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute esteka honetan.