Merkataritza Festa antolatu zuen atzo APILL elkarteak. Hainbat jarduera egin zituzten, baina udazken-neguko denboraldiko moda desfileak sortu zuen ikusmira gehien. Aurreko urteetako ereduari jarraiki, desfile maratoia egin zuten arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, denda batetik bestera salto eginez.
Monai saltokian abiatu zuten ibilbidea, eta jarraian bisitatu zituzten Nina’s Life Styling, Kukuma, Tximeleta Boutique, Mokka Chica y Chico, Tapiceria Juan, Can Can eta Ez&Bai. Ikusle ugari batu zituzten desfile guztiek, desfilatzen aritu zirenak herriko bizilagun boluntarioak izan zirelako.
Argazkiak: Amaia Pagazaurtundua