Laudio Institutuko eta Ikastolako irakasleek, ikasleek eta langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Palestinaren alde. Adibidez, institutuko kanpoaldean batu dira jolastoki orduan, eta ondoren, fatxadan eskegi dute bandera handiaren azpian jarri dira.
Arratsaldeko hitzorduak
Gernika Palestina plataformak deituta, Euskal Herriko 178 herritan egingo dituzte elkarretaratzeak Gazaren eta herri palestinarraren kontrako genozidioaren amaiera exijitzeko.
Aiaraldeko herri guztietan, salbu Arakaldon, egingo dituzte. Honako hauek izango dira hitzorduak:
- Urduña: Foru plazan 19:00etan.
- Arrankudiaga-Zollo: Arrankudiagako plazan 19:00etan.
- Okondo: Anbulatorioko parkean 19:00etan.
- Aiara: Arepalditzako ferialean 19:00etan.
- Amurrio: Juan Urrutia plazan 19:00etan.
- Orozko: Zubiaur plazan 19:00etan.
- Laudio: Herriko plazan 19:00etan.
- Artziniega: Toñin Luengas frontoian 19:30ean.