Laudioko EAJk "zerga igoera neurrigabea" proposatzea leporatu dio udal gobernu taldeari

Aitor Aspuru Saez 2024ko urr. 22a, 19:30

Laudioko EAJko udal taldeko kideek zabaldu dute oharra./ EAJ

Oposizioko talde nagusiarentzat %2,3ko igoera orokorrak zama ekonomiko handiegia izango da familien eta sektore ekonomiko ahulenentzat.

EAJko Laudioko udal taldeak prentsa oharra plazaratu du kritikatzeko EH Bilduk 2025erako proposatu duen zerga eta tasa igoera. Hain zuzen, koalizioak %2,3ko goranzko aldaketa orokorra egikaritu nahi du eta jeltzaleek uste dute "gehiegizkoa dela eta ahalegin fiskal neurrigabea dela familia laudioarrentzat".

EAJk aipatu du Udalak hondakinen bilketaren tasa %50 garestitu beharko duela araudi europarra betetzeko eta hori orekatzeko, beste tasa eta zergen igoera neurritsuagoa izan beharko litzatekela. Jeltzaleen aburuz, garestitze horrek familia ahulenei eta merkataritzari, ostalaritzari eta industria txikiari eragingo die.

Horrez gain, Ander Añibarro jeltzaleak aipatu du: "zerga-sistema bidezkoagoa eta progresiboagoa sortzea planteatu dugu, familien ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko duena, baliabide gutxien dituzten laudioarrak karga fiskalek ito ez ditzaten. Funtsezkoa da zerga-sistema bidezkoa izatea eta gure udalerrian gehien behar dutenak babestea". Halaber, Añibarrok kritikatu du EH Bilduk alderatu duela euren ekarpena.

Aiaraldea Komunikabidea harremanetan jarri da udal gobernu taldearekin eta prentsa kabineteak azaldu du udalbatzaren ostean adierazpenak egingo dituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide