Xakea biziberritzea izango da Laudioko klubaren helburua azarotik aurrera. Horretarako bi egitasmo iragarri dituzte. Hasteko, ostiralero elkarteak ateak irekiko ditu Lamuzako liburutegi ohian eta nahi duenak jokatzeko parada izango du. 18:30ean ekingo diote 20:30ak arte. Interesdunek ere bere lehen esperientzia izan dezakete xakearekin, horrela nahi izanez gero.
Horrez gain, laudioarrek klaseak emango dituzte hurrengo hilean eta jasotzen dituzten eskaeren arabera antolatuko dituzte ikasleak taldeka.
Halaber, abenduan bazkideen arteko txapelketa deitzea aurreikusi dute.
Amurrio erreferente
Laudioko klubak Amurrioko eredua jarraitu nahi du proposamen horrekin. Amurrioarrek 45-50 kide biltzea lortu dute, lau klase taldeetan banatuta: bi umeentzat, eta bana helduentzat eta erretiratuentzat.