Shua Group performance taldeak eta Amorante musikariak emanaldia eskainiko dute igandean faktorian, Kultur Faktoriako Arte Hartze zikloaren barruan. 18:00etan hasiko dira erakustaldiak.
Shua Group taldeak Site specific erresidentziaren erakustaldia eskainiko du, Soinu-mugitu izena duena. Taldea Detroitekoa da eta Paula Urquijo, Leire Sanjurjo, Alberto Fernandez eta Peru Galbeterekin ibili dira elkarlanean aste honetan. Euren obran gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa ikusi ahal izango dira. Espazioaren “mugak” hausten saiatuko dira lanean.
Ondoren, Amoranteren kontzertua izango da. Harriherrihar diskoaren birako kontzertuetako bat izango da.
Disko honetan kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia entzun daitezke. Zahartzaroari edota zubi batean “dantzan” jartzeari kantatuko dio Amorantek igandean.
Bi emanaldien ostean, solasaldiak izango dira sortzaileekin, izan dituzten sormen prozesuak ezagutzeko. Sarrerak esteka honetan edo Faktorian eskuratu ahal izango dira.