Bakarrik ezin da lagunekin bai lemapean ospatu du Kirikino aisialdi taldeak 40 urte bete dituela euskarazko aisialdia sustatzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute urte guzti hauetan egindako lana goraipatzeko eta bestelako aisialdi eskaintza bat proposatzen jarraitzeko, auzolanean, euskaratik eta euskaraz.
Laudioko Lamuza parkean egitekoak ziren ekintza guztiak, baina Aldai plazara lekualdatu ziren azkenean, euriagatik.
Argazkiak: Kirikino aisialdi taldea