Laudio Ikastolak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan laguntzeko proiektua abiatuko du. Proiektua Aaiun wilayan kokatutako Bucraa herrian gauzatuko dute. Batxillergoko 2. mailako 18 ikasleek hartuko dute parte eta bertako azpiegiturak hobetzen laguntzea dute helburu. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra egingo dute bidaia eta Bucraako hirugarren adinekoen eguneko egoitzan ibiliko dira laguntzen.
2009 eta 2010. urteetan egin zuten lehen aldiz Bucraa herriarekin lankidetza. Ondoren, proiektua eten egin zen eta 2023. urtean berreskuratu zuten. Aurreko urteko apirilean izan ziren bertan azken aldiz. Proiektu honen bidez ikasleek Saharar herriaren egoera “zuzenean” ezagutzeko eta “esperientzia aberasgarri bat” bizitzeko aukera izango dute.
Proiektu hau Bucraako herriaren eta Laudio Ikastolaren arteko lankidetza hitzarmenaren bidez egiten dute. Ekimena aurrera eramateko diru bilketa egiten ari dira, kamisetak salduz eta hainbat jardueraz eginez. Crowdfunding bideo bat ere egin dute diru ekarpenak eta jendearen babesa lortzeko: