Ikusmira sortu du gaur goizean, 12:00ak aldera, Laudioko Eroski supermerkatuan jazotako lapurreta saiakerak. Ertzaintzaren Prentsa Bulegoak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, poliziak bi lagun identifikatu ditu ebasketa delitua leporatuta.
Poliziak atzeman aurretik, ihes egiten saiatu dira identifikatutako bi pertsonak. Ihesaldian borroka txiki bat egon da, eta larrialdi zerbitzuek pertsona bat artatu behar izan dute, zauri arinengatik.
Ertzaintzak adierazi du ikerketa abiatuko duela identifikatutako bi lagunen aurka.