Envases Group-ek, kosmetika eta perfumeriarako aluminiozko ontzi iraunkorreko Laudioko enpresak, hiru ate irekien jardunaldi antolatu ditu urrian bere lantokian. Lantegiko zuzendaritzak azaldu duenez, helburua izan da langileen senide eta lagunei aukera eskaintzea ekoizpen prozesua eta instalazioak hurbiletik ezagutzeko.
Urriaren 18an, 25ean eta 31n egin ziren bisitak, arratsaldez, eta 180 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Bisitariek bezeroentzako egokitutako guneak ikusteko aukera izan zuten, non aluminiozko ontzien pertsonalizaziorako teknologiarik aurreratuenak eta bezeroen hainbat produkturen erakusgaiak aurkezten diren. Horrez gain, bisita gidatua egin zuten fabrikazio-lerroetako batetik, aerosolerako aluminiozko ontzien ekoizpen prozesua bertatik bertara ikusteko aukera izanik.