Laudioko Udalak inkesta bat jarri du abian adinekoentzako jantoki bat sortzearen bideragarritasuna aztertzeko

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko aza. 13a, 18:41

Jubilatuen bazkaria Laudioko jaietan, artxiboko irudi batean. / Aiaraldea.eus

Inkesta 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta abenduaren 5era arte bete ahal izango da Zuineko paperezko edizioan, udaletxeko sarreran, San Rokezar eta Santa Ana erretiratuen klubetan eta baita online ere.

Laudioko Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, bideragarritasun-plan bat jarri du abian etorkizunean adinekoen kolektiboarentzat jantoki bat sortzeko helburuarekin. Hori dela eta, inkesta bat atondu du "datu kualitatiboak bildu ahal izateko eta laudioarrek zerbitzu horretan izan dezaketen interesa ezagutzeko". 

Galdetegiak adinari, bizitokiari, mugikortasun-baldintzei, premia dietetikoei eta interesdunen motibazioei buruzko datuak bilduko ditu. 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako formularioa da, eta ondorengo tokietan bete daiteke: Zuineko paperezko edizioan, udaletxeko sarreran eta San Rokezar eta Santa Ana erretiratuen klubetan. Erantzunak modu fisikoan entregatu ahal izango dira udaletxean eta erretiratuen klubetan gaitutako postontzietan, edo online, abenduaren 5era arte.

"Proiektu honekin topalekuak sustatu nahi ditugu Laudioko adinekoen artean, sozializazioa bultzatzeko, elikadura-ohitura osasungarri eta orekatuak sustatzeko, zerbitzuak izan lezakeen eskaria ezagutzeko eta adinekoen parte hartzea bermatzeko dagozkien gaietan", zehaztu du Aitor Fernandez de Pinedo Gizarte Kohesioko zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide