2025eko Euskaraldiaren edizioa maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da. Elkar mugituz egingo dugu izango da leloa. Ekimenaren enbaxadore izango direnak aurkeztu zituzten iragan ostiralean Bilbon. Esti Urresola zinemagile laudioarra da horietako bat, hamaika izango dira guztira. Inguruko kideei Euskaraldiaren berri ematea eta parte hartzeko gonbitea luzatzea izango da enbaxadoreen eginkizuna.
Urresolak “ilusioz eta erantzunkizunez” hartu du gonbitea eta horrelako ekimenak beharrezkoak direla nabarmendu du. Euskararen biziberritzean laguntzeko helburuarekin hartuko du parte ekimenean. Bere lehen hitza beti euskaraz egitea izango da zinemagilearen erronka.