Ugarteko II. Putxera Lehiaketa egin dute gaur, Basalarrinak eta Ugarteko Auzolan taldeak antolatuta. Goizeko bederatzietan eman diote hasiera egunari izen ematearekin, eta 12:30etatik 13:30tara arteko tartean aurkeztu dituzte putxerak. Gainera, herri azoka egon da goizeko hamarretatik aurrera. 13:00etan mokadu banaketa egin dute txistulariek girotuta, eta 15:00etan herri bazkaria. Lotxo taldearen eskutik eman diote bukaera egunari, arratsaldeko 16:30ean hasita.
Argazkiak: Josu Zabala, Antonio Crespo