Laudiok Emakume* Abertzaleon X. Topaketa Feminista hartu zuen atzokoan, “trantsizio feminista dimentsio guztietan” lelopean. Bi urtean behin Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatzen duen ekimena da topaketa feminista.
Goizeko hamarretan egun osoko egitarauari hasiera eman zitzaion kiroldegian, eta 10:30ean kapitalismoaren bukaerari buruz solastu ziren Jule Goikoetxea, Txefi Roco, Mirene Begiristain eta Amaia Perez Orozco.
Ondoren, etorkizun desiragarrietan hausnartzeko ekintza performatiboa egin zen eta, goizeko txanpari bukaera emateko, bazkaria egon zen 14:00etan Laudioko institutuan. Arratsaldean, aldiz, parte hartzaileak lan taldetan banatu ziren trantsizio feministarako utopiak lantzeko.
Azkenik, 20:00etan, ekitaldi politikoa egin zuten Herriko plazan; eta, egunari amaiera emateko, 22:30ean kontzertuak egon ziren Berba Labanakaz, DJ Azkura eta DJ Latxirongaren eskutik, Faktorian.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres eta Amaia Pagazaurtundua Dominguez