Giza Eskubideen erakundeetako sei ordezkarik hartu dute parte Herri Babesarearen VI. Foro Ibiltarian Laudion

Elene Abaroa Zorrozua 2024ko aza. 18a, 15:00

Erakunde defendatzaileen ordezkariei harrera egin diete gaur. / Aiaraldea.eus

Mundubat erakudeak antolatu du ekimena. Gaur ordezkarien harrera egin dute eta bihar hitzaldia emango du Palestinako ordezkari feministak. 

Gaur Laudioko Udalak harrera egin die erakunde defendatzaileen ordezkariei, Herri Babesarearen Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen VI. Foro Ibitariarekin bat eginez. El Salvador, Guatemala, Kolonbia, Mendebaldeko Sahara, Honduras eta Palestinako ordezkariak egon dira ekitaldian. 

Guztira bost erakundek hartu dute parte: Las Mélidas (El Salvador), Guillermo Toriello (Guatemala), Defendatzaileak Gara (Kolonbia), Saharako Emakumeen Batasun Nazionala (Sahara) eta Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionala (Honduras). Horiez gain, Palestinako ordezkari feminista, ere bertaratu da udaletxean eginiko harrerara.

Giza eskubideak defendatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu ekimen honek, Mundubat erakundeak bultzatutako Herri Babesarea ekimenaren barruan. Azaroaren 11n hasi ziren eta EAEko 14 udalerritan ibiliko dira hilaren 21era arte.

Harrera instituzionala egin aurretik Laudioko bigarren hezkuntzako ikastetxeak bisitatu dituzte ordezkariek. Bihar Palestinako ordezkari feministak, hitzaldia eskainiko du 19:00etan Kultur Etxeko Arraño aretoan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide