Laudioar Txirrindularitza Elkarteak Lamuza parkean egingo du larunbatean eskolarteko ziklokros lasterketa 11:00etan. Antolatzaileen helburua da kirol zaletasuna ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik, 2011 eta 2018 urteen artean jaiotakoei zabaldu diete parte hartzeko gonbidapena.
Izen-emateko epea bihar agortuko da eta inskripzioa hemen bete daiteke.
Txirrindularitza elkarteak ume guztien partaidetza sustatu nahi du eta, horregatik, proban parte hartzeko ez da beharrezkoa izango federatua egotea, segurtasun elementuak erabiltzea baino ez, kaskoa eta eskularruak, hain zuzen.