KRONIKA

Idoia Tapiak 'Alter nation' pieza aurkeztu du Faktorian eskainitako entsegu irekian

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko aza. 20a, 13:00

Identitatearen nahasmendu disoziatiboa aztertu du Idoia Tapiak ahots efektu artifizialekin "esploratuz eta esperimentatuz". Faktorian egindako sormen egonaldian mamitu du pieza, eta larunbateko Arte Eman Festan erakutsiko ditu lanaren fruituak.

Alter nation proiektuan buru-belarri sartuta, sormen egonaldia garatu du Idoia Tapiak Faktorian. Iragan ostegunean jendaurrean aurkeztu zituen egonaldiaren fruituak, entsegu ireki batean.

Ahots efektu artifizialekin "esploratu eta esperimentatu" du Tapiak Faktorian igaro duen astebetean, arte dramatikoen ikasketen gradu amaierako lanari segida emanez. Sortze prozesuan betean dagoen pieza da egonaldian mamitu duena, eta datozen hilabeteetan jarraituko du honi forma ematen.

Tapiaren piezak identitatearen nahasmendu disoziatiboa du hari eroale. "Trastorno psikologikoa da honakoa, haurtzaroko trauma sakon batek eragindakoa", azaldu du sortzaile nafarrak.

Antzerkia eta musika nahasten dituen pieza performatiboa garatzen ari da Idoia Tapia, ahotsa izanik tresna nagusia.  "Ahotsarekin konexio handia daukat, asko fijatzen naiz jendearen ahotsan, eta asko interesatzen zait soinu bezala", adierazi du.

Arte Eman Festa

Idoia Tapiaren lanaz gozatzeko aukera berri bat egongo da datorren larunbatean (azaroak 23), Faktorian ospatuko den Arte Eman Festan. Arte Hartze Zikloari amaiera emango zaio emanaldi horrekin, eta sormen egonaldietan izandako sortzaileek euren lanak erakutsi eta elkarbanatuko dituzte.

Erakusketa-jaialdiaz gozatzeko sarrera bikoitz baten zozketa egingo du Aiaraldea Komunikabideak. Hemen eman daiteke zozketan parte hartzeko izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide